XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Irakurri, Ap. Eg. 2,1-7 (Gaztetxoen liburuan).
- Izketaratu: Irudien bidez adierazten digute Espiritu Santua.
Gogoan artzekoa da, Espiritu Santua aurpegirik gabe adierazten digutela beti.
Giza-itxura duan norbaiten irudia buruan artzeko bidea emango digun izenik ere ez bai-du.
- Espiritu Santuaren agerpena ta Aren ekintzak adierazteko, zer irudi erabiltzen ditugu?
- aize indartsua bezala...
- suzko mingaiñak bezala....
- Gogoan artu-erazi
- Espiritu Santuaren etorrera azaldu ondoren, Apostoluengan burutu zituan egintzak azaldu bear ditugu argi ta garbi; adibidez, aien aldaketa: bildurra kendu zien; indar eta kemenez bete ziran, eta aurrean zuten jendetzari agerian itzegiteko gai izan ziran; buruz oso argi agertu ziran eta barruko indarrez beteak.
- Gaztetxoek ikusi edo aurkitu dezatela beste au ere: Espiritu Santuari esker, Apostoluek ere Jesus'ek egin zituan ekintza berak egin zituztela.
Ortarako irakurri gaztetxoekin: Ap. Eg. 1,1-10.
Jesus'ek egin zituan ekintza berak egin zituzten Apostoluek ere Espiritu Santuari esker: errenak badabiltza (Ap. Eg. 3.1-10), illak pizten dira (Ap. Eg. 9,40), biotzak aldatu ta on-biurtzen dira (Ap. Eg. 2,41), kementsu otsegiten dute Berri-Ona (Ap. Eg. 4,13), erasoak oso pakean eta pozik daramazkite (Ap. Eg. 5,41).
- Izketaratu...
- Elkarrekin agerian jarri.
- Gaur ere era berean ari du bere lana Espiritu Santuak Elizarengan eta gugan.
- Irakurri, Eliz-Batzar Nagusiak Elizari buruz diona: LG. 4.
- Zati ori irakurrita, ikuserazi zer egiten duan Espiritu Santuak:
- otoitz egin eta aitorpena egin
- zuzendu edo gidatu Eliza.